XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkoaga'ko apaiz Jaunak lenengoz itz egin zuan, agintari eta erriari ongi etorria emanaz eta Axpe Jaunaren bizitzako gora bera batzuek azalduaz.

Gero A. Beltran de Herediak pozez betetzeko berria eman zigun; alegia Axpe Jauna aldarean jartzeko lenengo pausoak ematen asiak zirala ta.

Pozik entzun genduan berri auxe.

Eta azkenez Gazteiz'ko Gotzai Jaunak gure kristautasunean eta maitasunean batez ere gidari bezela jarri zigun Axpe Jaunaren irudia.

Iru izlariak txalotuak izan ziran.

Berealaxe elizpean jarririk zegon oroigarria Gazteiz'ko Gotzai Jaunak azaldu zigun txalo beroen erdian.

Iru bertsolari ere an genitun, Enbeita, aita-semeak eta Muñoa.

Ona emen entzun genituen bertzo batzuek:
Enbeita semeak.

Muñoak. .

Enbeitak. .

Muñoak. .

Zer esanik ez bertsolariak atsegin aundiz entzun zituala jendeak.

Edozeiñ euskal jaietan bertsolariak paperik ederrena egiten dute eta gure euskerari arnasa ematen eurak dira lenengo.

Agertu ditez gero eta geiago gure artean.

Aramaxa'ko Lagun-Artea deritxon dantzari taldeak euskal dantzarik ederrenetakoak agertu zizkigun.

Amaika txalo entzun zituzten eurak.

Onela bukatu zan Axpe Gotsai Jaunari egin genion omenaldia.

Etzaigu berealaxen aaztuko egun gogoangarri ura.

Azkoaga'ko zar eta gazteak gogoan izango dute noski.

Eta bukatzeko Axpe Jaunaren bizitzaz laburki zerbait geitu dezadan.

Axpe'tar Tomas 14 urteekin joan zan ikastetxera.

1910'an apaiz egin zan.

1931'an Kotxabanba'ko Gotzai izendatu zuan Aita Santuak.

1934'an La Paz'ko Administradore Apostoliku.

Azkeneko urte auetan, osasun ezaz, Galiniko Gotzai zalarik, lepradun gaxotegian zegon.

Bolibia'ko Gobernuak Cóndor de los Andes deritzaion ospekia eman zion.

Españi'ko Gobernuak Gran Cruz de Isabel la Católica ospekia eman zion.

Mixiotarako Zuzendaritza Nagusiak berriz Mixiolari ospegarri diplomaz goraldu zuan Villa Mercedes'en (Arjentinan) 77 urtegaz 1962'gn il beltzaren 22'an il zan.

Goian bego.

19 urte lepradun gaxotegian egin zituan, gaixo guztiak anaitzat arturik.

Zenbat maite zuten bera!.

Axpe Jauna an zegon beti gertu poza emateko, bakea zabaltzeko eta animak alaitzeko lepradun artean.

Berak esaten omen zuan: Lepradun gaixo auengan Kristoren Gorputz mistikoaren alderdirik ederrena ikusten det eta pozez txoratzen nago.

Ez da edonor egiten lepradunakin 19 urteetan bizitzeko.

Eta bukatzeko, Axpe, Gotzai Jaun agurgarriak gaurko egunetan kristau eta apaiz maitasunaren orririk bikañenak idatzi dituala zalantzik gabe aitortu genezake. .